Alfredo Cospitok anarkistak 41 bis atxiloketa erregimen ankerraren eta Italian gertatzen ari den errepresioaren gorakada kualitatiboaren zein kuantitatiboaren aurka burutu duen gose greba luzearen harira zenbait presok planteatutako ekimena berreskuratu dugu, Alfredok abiarazitako borrokari jarraipena eta bisibilitatea emateko asmoz eta italiar burgesiari eta agintariei presioa egiteko tresna gisa. Orain ekimena zabaltzeari eta antolatzeari ekin diogu: italiar produktuei, markei, enpresei eta mota guztietako interesei zein Italiarako turismoari nazioartean boikot eta presio kanpaina batalegia.
Nazioarte mailan, baina bereziki Europar Batasunean eta AEBtan, maila guztietako krisialdi ekologiko-sozial-ekonomikoak eragindako tentsioak zapaltzeko helburuarekin legedi faxistak, ultraeskuineko alderdien eta mugimenduen jarduerak eta errepresio tresnen zein indarren armatze eta indartze nabarmen bat gertatzen ari da. Egoera itogarri honi (eta aurreikusi daitezkeen enfrentamendu bortitzei) berandu baino lehen aurre egin behar zaio…autodefentsarako, elkarzaintzarako eta borrokarako elkartasun eta elkarlan sareak zein ekimenak prestatzen hasteko garaia da.
Atxilotze baldintza eta erregimen berezien aurka eta hoiek ahalbideratzen dituzten legedi eta araudi zaharren eta berrien aurka!!! Gobernu neofaxistaren legedi errepresibo berrien aurka!!! Errepresioak kolpatutakoekin zein borrokatzen dutenekin elkartasuna!!!
Urtarrilaren 9an Marseillen (Frantzia) hiriko agintariak ekitaldi bat ospatzen ari ziren udaleko eraikin baten aurrean Alfredo Cospitori elkartasuna adierazteko elkarretaratze bat burutu dute.
Urtarrilaren 9an Genova-n Cobas sindikatu asanblearioa kideek Alfredo Cospito-ren aldeko elkarretaratzea burutu zuten.
Urtarrilaren 9an ere Erroman Frantziak duen enbaxadaren aurrean Alfredoren alde gose greban dagoen Ivan Alocco preso anarkistari sostengua adierazteko elkarretaratzea burutu dute.
Urtarrilaren 9an ere Luganon (Suitza) elkarretaratzea burutu dute italiar kontsulatuaren aurrean.
Urtarrilaren 12an 41 bis saila bat duen segurtasun handiko L’Aquilako (AS) espetxearen aurrean elkarretaratze bat egin dute.
Urtarrilaren 13an Trentoko epaitegien aurrean Alfredori eta errepresioa jasaten ari diren beste anarkistei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea antolatu dute.
Urtarrilaren 13an Genova-n elkarretaratze solidarioa.
Urtarrilaren 13an Palermoko epaitegien aurrean Alfredori eta errepresioa jasaten ari diren beste anarkistei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea.
Urtarrilaren 13an Rovereton Alfredoren abokatuarekin hitzaldi eta eztabaida bat burutuko da.
Urtarrilaren 13 eta 14ean Marseillen (Frantzia) “Espetxeen aurka 48 orduz” ekimena burutuko dute hainabt ekitaldirekin: liburu eta aldizkarien aurkezpena, presoen borroken inguruko hitzaldiak, musika, etabar.
“Umanita Nova” Italiar Federakunde Anarkistaren (FAI) astekari historikoak haren hurrengo zenbakiaren azala 41 bisaren aurkako borrokari eskeini dio.
Urtarrilaren 14ean Torinon 41 bisaren aurka eta Alfredoren aldeko manifestazioa antolatu dute.
Urtarrilaren 14ean, Viterbon “errepresioaren eta hiritartasuna” eztabaida burutuko dute Alfredoren abokatuetako batekin eta Soccorso Rosso-ko kide batekin. Ondoren dirua biltzeko afari bat ospatuko da.
Urtarrilaren 14ean Toulousen (Frantzia) isolamendu erregimenen aurka eta egun borrokan dauden presoen aldeko elkarretaratzea antolatu dute.
Urtarrilaren 15erako Milanon Alfredoren aldeko manifestazio indartsu bat antolatzen ari dira.
Urtarrilaren 16ean Varessen elkarretaratze bat burutu zuten antzoki nagusiaren atarian.
Urtarrilaren 17rako Teramon manifestazio bat antolatu dute.
Urtarrilaren 17an Sassariko unibertsitatean “41 bisa eta “etsaiaren zuzenbidea. Garrantzi juridikoa, filosofikoa eta etikoa” eztabaida burutuko Dute Alfredoren abokatuarekin eta beste jurista ezagun batekin.
Urtarrilaren 17an Erroman mobilizazioak prestatzeko asanblada irekia.
Urtarrilaren 17an Trenton, unibertsitateko soziologia fakultatean mobilizazioak prestatzeko asanblada irekia.
Urtarrilaren 18an “Negras Tormentas” irrati podcastak bere 2 sasoiari hasiera emango dio Alfredoren borrokari buruzko saio berezi batekin.
Urtarrilaren 19an Madrilen, Bolognan eta Napolin mobilizazio berriak.
Urtarrilaren 20ean elkarretaratze berri bat burutuko dute Genovan.
Urtarrilaren 21ean Alfredoren bi abokatuekin eta errepresioaren behatokiko ordezkari batekin hitzaldia.
Urtarrilaren 21ean Carraran Alfredoren aldeko eta 41 bisaren aurkako elkarretaratzea deitu dute.
Urtarrilaren 22ean aldiz Carraran anarkisten aurkako errepresioaren garapen historikoari buruzko eztabaida eta 41 bisaren aurkako borrokaren inguruko informazioa zabalduko dute.
Urtarrilaren 22an Ostian errepresioaren aurkako ekintzaile batekin hitzaldia. Musika emanaldiak eta bazkari herrikoi bat ere ospatuko da.
Urtarrilaren 21ean Erroman Torre Maura espazio okupatuan jaialdi solidarioa eta mobilizazioak prestatzeko asanblada irekia.
Hezkuntza Sailak azaroaren 8an Euskadiko aldizkari ofizialean (BOPV, 218 zenbakia) jasotzen duen 5108 aginduaren bitartez, 2026/2027 ikasturterako EAEn Nazioarteko Batxilergo elitista eta kolonialista 4 ikastetxe publikoetan (2 Bizkaian, bat Gipuzkoan ta beste bat Araban) ezartzeko prozesua abiarazi du.
Nazioarteko Batxilergoan ikasgai guztiak, Euskara eta euskal Literatura eta Lengua y literatura castellana ikasgaiak izan ezik, ingelesez ematen dira eta hortaz ikasleei hizkuntza horretan maila altua eskatzen zaie, bestetik ere modalitateko ikasgaietan ohikoa baino exigentzia maila altuagoa eskatzen zaie eta ordu lektibo gehiago eskeini behar zaizkie.
Ikastetxeko irakasleei aldiz hoien %25ak gutxienez ingeleseko C1 titulua izatea eta lantaldearen %65tik gora ikastetxean plaza finkoa izatea eskatzen zaie.
Getxoko Algorta auzoan dagoen IES J C Baroja BHI ikastetxean orain lau ikasturte, irakasle klaustrotik pasa gabe eta erdi ezkutuan, zuzendariaren eta irakasle baten azpilanaren ondorioz (ta klaustroaren pasibitatearekin noski) DBHn eleaniztasunproiektua (ikasleei bi ikasgai ingelesez emateko aukera eskeintzen die, geurean Geografia eta Historia eta Balore Etikoak)
abiarazi zuten. Honen ondorioz bi ikasgai hoietan ikasgelak banatu egiten dira eta “euskarazko” taldeetan behar bereziak dituzten ikasleak, errepikatzaileak eta orokorrean emaitza txarrenak zein jarrera arazoak dituztenak pilatzen joan dira, ustezko integrazioa ezerezean utzita. Ikasleon euskara maila ere txarra bazen orain negargarria da eta sorpresa…ingelesean zein Geografia Historian lortutako emaitzak ere okerrera egin dute, bereziki ikasgai hoiek ingelesez ematen dituzten ikasleen artean! Egoera honek ikasgai askotan exigentzia maila asko jeistea eta ikaslei laguntzeko aitzakiarekin ikaslei minimoak lortu gabe gainditzea eragiten ari da, gerora horrek dituen ondorioekin.
Eta orain, azaroaren 14ean izandako Eleaniztasun eta Berrikuntza Batzordeetan (asteartean Batzorde Pedagogikoan egingo dute, ikastetxeko mintegi edo departamentuetako buruen bilera) zuzendaritzak Nazioarteko Batxilergoa ezartzeko bere proiektua mahai gainean jarri zuen, haren hitzetan “Neguriko ikasleak erakartzeko”. Proiektua aurretik eleaniztasuna ezartzearen arduraduna izan den irakaslearekin ta egun Balio Etikoak ingelesez ematen dituenarekin, biak eleaniztasun proiektuaren arduradunak (ta horregatik ordu lektibo gutxiago dituztenak eta tutore ez direnak), ezkutuan prestatzen joan dira. Bi irakasleek horrela haien plazak ikastetxean ziurtatzea lortuko dute bai eta lehen aipatutako tutoretza salbuespena ta ordutegi murrizketa, orain artean egin duten bezela. Ideiaren bultzatzaile hauek gainera ez dira bertokoak, ez dira herrikoak.
Beste ikastetxetako esperientziak argi uzten du modalitate hau ezartzeak ohiko Batxilergo modalitateak desagertzera kondenatzen dituela eta halabeharrez ere DBHko ikasleen/irakasleen profila aldatzera eramaten duela ikastetxearen nortasuna goitik behera aldatuz, elitizazio eta bazterketa prozesu sakonak ezarriz.
Ikastetxeko egungo lantaldearen gehiengoak ezin izango ditu klaseak Batxilergoko modalitate horretan eman eta gure inguru sozioekonomikoko ikasleek, herriko ikasleek, ezin izango dute horretara sartu.Neurri hauekin lotuta ere DBHko ikasleen profilean zein jardunean ere aldaketak eman beharko direla ahaztu gabe.
Egungo ikasleak eta Algortakoak oro har Aixerrota ta Erromoko institutuetara joan behar izango dute eta IES J C Baroja BHIn euskara “atzerriko hizkuntza” baten rolera baztertzen joango dira oposaketetarako ez bada ezer gutxitarako balio ez duen produktu folkloriko ta apaingarri bihurtuta…ta horrek gaur egun herri erdaldun honetako gazteek euskararekiko duten jarrerari, ezagutzari eta erabilpenari buelta emateko oztopo gaindiezina izango da.
Ikastetxeko zuzendariak, Jose Antonio Beobidek, ta haren bi laguntzaileek, prozesu hau, eleaniztasunproiektuarekin ta beste askorekin egin izan duten bezela, atzeko atetik sartu nahi dute, irakasle klaustrotik pasa gabe (hortarako ebaluaketa garaia egokiena da irakasleak lanez itota gabiltzalako) ta irakasle kopuru handi bat ordezkoa edo zentruan berria dela baliatuta, ingelesa aurrerapenarekin eta garaipenarekin lotzen duen mentalitate kolonialistari ta klasistari lotutako marketing merkearekin gurasoei zein irakasleoi astakeria hau saldu nahi diguten bitartean.
Azaldutako guztiarengatik eta neurri hauek gure herrian ta geure hizkuntzarengan etorkizunean izango dituen ondorio larriengatik berandu baino lehen oposaketa irmo eta bateratua abiatu beharra dago…herriko elkarteetatik, eskoletatik, ikastolatik, guraso elkarteetatik eta herri mugimenduetatik!
Algortako JC Baroja BHIko algortar eta bizkaitar irakasle euskalzaleak
Pretenden implantar el elitista y excluyente modelo en inglés de Bachillerato Internacional en el instituto IES JC Baroja BHI de Algorta (Getxo)
El pasado 8 de noviembre el Departamento de Educación hizo público (BOPV , orden) que va a autorizar la implantación del Bachillerato Internacional en 4 centros educativos públicos de Euskadi, dos de ellos en Bizkaia. Y el Director del instituto IES JC Baroja BHI de Algorta (Getxo) no ha tardado en presentar un proyecto que lleva tiempo cocinando para subirse al carro e implantar dicha modalidad en el centro.
¿Qué supone el Bachillerato Internacional?
-Se imparten todas las asignaturas, excepto Euskara y Lengua Castellana, en inglés.
-Se exige al alumnado un nivel académico y en inglés muy alto, muy por encima del del alumnado actual del centro.
-Se exige que al menos un 25% del profesorado tenga el título C1 de inglés y al menos el 65 % de la plantilla sea estable.
-Se implantaría en el curso 2026/2027.
¿Qué enseña la experiencia en otros centros en los que se ha implantado?
-Supone la desaparición progresiva de las otras modalidades de Bachillerato y/o la desviación de recursos desde estas modalidades al Bachillerato Internacional.
-Cambio radical en el perfil del alumnado y exclusión de la mayoría del alumnado actual y del alumnado de niveles socioeconómicos medios/bajos…por no hablar de la integración de alumnado con necesidades especiales o la atención a la diversidad. Afectando también a la ESO-DBH.
-Se crea un perfil de centro, profesorado y alumnado clasista, elitista y excluyente. Es un proyecto para, en palabras literales del Director del IES JC Baroja BHI “atraer al alumnado de Neguri”…un alumnado que históricamente acude a la educación privada.
En el caso concreto del instituto J C Baroja:
-No se tiene en cuenta el mapa escolar de Algorta (ni de Getxo) ni el perfil socioeconómico ni académico del alumnado de la zona, ni mucho menos a la realidad sociolingüística.
-No se tienen en cuenta las desastrosas consecuencias que está teniendo en el centro la aplicación desde hace 4 cursos (por parte del mismo equipo) del trilingüismo (eleaniztasuna) en la ESO-DBH: retroceso del nivel de euskara e ingles entre el alumnado, descenso del nivel académico y la exigencia para aprobar al alumnado, empeoramiento de los resultados académicos, segregación del alumnado (se excluye a repetidores y alumnos con necesidades educativas diversas o conflictivos…)…
Se trata de un proyecto personal del Director del centro y las dos profesoras que a través del proyecto de trilingüismo han garantizado sus plazas en el centro. Ha sido presentado en dos comisiones internas el pasado 14 de noviembre y va a ser presentada en la Comisión Pedagógica (comisión de jefes de departamentos del centro) el próximo 19 de noviembre. Nos tememos que van a intentar implantarlo por la puerta de atrás, como hicieron con el programa de trilingüismo, sin consultar al claustro de profesores.
Irailaren 7an frantses agintariek Claudio Lavazza kide maitea Mont de Marsaneko espetxetik askatu eta zuzenean hegazkinez Italiara kanporatu zuen (Claudiori Espainian zein Frantzian 10 urtez bizitzeko debekua ezarri zioten). Orain 28 urtez espainiar eta frantses Estatuen ziegetan eman ostean Erromako kideekin askatasunera egokitzen dabil. Ongi etorria lagun kuttuna!!!
Abuztuaren 21ean Txileko hiriburuan Belen Navarrete lagun anarkista hil zen. Hilaren 11an Luciano Pitronello “Tortuga” kidea eta preso ohia lan istripu batetan hil eta gutxira itsasoz bestaldeko beste lagun eta kide batek utzi gaitu. Agur eta ohore bioi! Hona hemen Belenen hiletan hura ondo ezagutzen zuen lagun baten hitzak (iturria contrainfos).
Santiago, Txile. Gudari anarkista baten oroimena. Belen Navarrete agurtzeko hitzak.
Oharra: Belén Navarrete Tapia kide anarkistaren hiletan irakurritako hitzak.
GERRARI ANARKISTA BATEN OROIMENA
Abuztuaren 21ean, asteazkena, eta zure partida fisikoaren berri izugarria iritsi zait. Plano hau utzi zenuen, hainbat zalantza zeuden guztia nola gertatu izan zen jakiteko, baina alde egin zenuela da ziurtasun bakarra.
Gaur zu kalera ekartzeko erantzukizun handia sentitzen dut, ohore bat da. Maitasun, maitasun, errespetu, konplizitate eta uste anarkiko sakonarekin egiten dut. Ez zinen pertsona “normala” izan, ezta aberatsa ere; beraz, zure ideia argiekin egin zenuen borroka-istorioa biderkatu egin behar da, beste anai-arrebengatik egiten dugun oldar berarekin.
Gertutasunez hitz egin dezaket zutaz gure bizitzak elkar guirutzatu zirelako. Badakit 2011. urteaz geroztik indarrez zetozen ikasleen kale indarkeria garai eder haietako bat izan zinela. Bestalde, zure jarrera anarkikoa zorrozten ari zinen. Izan ere, harro zenioen eskolan beganismoaren bidez iritsi zinela hartara, txikitatik, animaliak merkantzia gisa erabiltzen zirela, bortxatu, esplotatu eta hil egiten zituztela jakin zenuen eta hoiek kontsumitzeari uztea aukeratu zenuen. Horrek zabaldu zuen zure adimena, zure kontzientzia politikoa, anarkiaren bide beltzetik ezinbestean ibilarazi zintuena.
Hortik aurrera, erakunde anarkistekin lotu zinen, gizarte-ekimenetan, liburutegietan eta umeekin egindako tailerretan parte hartu zenuen, jarduerak zehazteko egin zenuen ekarpen serioarekin, baita ere, beti beharrezkoa zen propagandan parte hartuz, kaleetan itsatsiz, inprimatutako materiala ateraz eta, jakina, manifestazio publikoetan egonda, ikasleak gainezka eginez manifestazio historiko borrokalarienetan bezala; maiatzaren 1a, irailak 11, besteak beste.
Garai haietan gurutzatu ginen, eta 2012an jarduera politikoko uneak partekatzen, hasi ginen, sakabanaketakoak bezala, punka beti izan zen aterpe ona ondo dibertitzeko eta barre egiteko, ondo pasatzeko, azken finean. Bizitzaren gorabeherengatik, gure lokarria emozionalki eta intimoki sendotu zen, eta, aldi berean, parte hartzen genuen erakundearekiko desberdintasun politikoak agerian geratu ziren; beraz, erretiratu egin ginen, eta ikaskuntza, ibilbidea eta bizitza-esperientziak geratu ziren, pertsonaia negargarriei mozorroak nola erortzen zitzaizkien ikusteaz gain. Kontuen amaierako ikaskuntza. Edozelan ere, nitxo horretatik lagun eta adiskide ugari atera zen, orain oinaze sakoneko une honetan ikusten ditudanak.
Erakunde hartatik irteteak ez gintuen geldiarazi, eta handik abiatu ginen egun hartan bertan gure kolektibo anarkikoa sortu genuen. 2013an sortu zen, eta talde horrek joera argia zuen indarkeria politikoaren defentsan eta espetxeen aurkako elkartasunaren defentsan, horiek baitziren askoz ere lehenagotik genituen jarrerak.
Kolektiboarekin dozenaka ekimen etortzen zaizkit burura, etengabe astindu zenuen kalean, propaganda atera zenuen, buletinak sortu zenituen, espetxean zeuden lagunen aldeko jarduera solidarioak egin zenituen, gomendioak aurrera atera zenituen eta kartzelako errealitatearekin lotu zinen, artikuluak, testuak eta gogoetak idatzi zenituen -ezaugarri zenuen lumarekin- unibertsitatean ikasi zenuen, ondo “burugogorra” zinen, azkarra, hori askok dakite eta nabarmenduko dute. Ikasketak eta jarduera politikoa bateratu zenituen, baina zure lehentasuna beti izan zen anarkia zabaltzea, zuk uste zenuen moduan.
Ekimenetan, koordinazioetan, sareetan eta abarretan aktiboki aritzearekin batera, kalea beti izan zen oihukatzen zenituen ideiak praktikara eramateko eremua, lehen aurretik ere egiten zuela deskribatu nuen bezala, baina gero harago joan zinen, adorez eta ausardiaz armatuta, egon zitezkeen beldurraren oztopoak gaindituz, kale-borrokaren parte egin zinen, baina monotoniak apurtzen dituena, kalean sartzen dena, herritarren erritmoan, aldez aurretik abisatu gabe, eta unibertsitate desberdinetatik poliziaren aurkako indarkeria su-eragile hura praktikatu zenuen, bidea irekiz, batzuetan indarkeria politiko ekintzetan parte hartzen zuten taldeetan zegoen emakume bakarra izanik.
Baina gehiago nahi zenuen, kale-borroka manifestazio masiboetan, unibertsitateetan, herrietan, data garrantzitsuetarako, borroka anarkikoaren ertz baten parte ziren, beharrezkoa zen, praktikatu beharra zegoen, baina, era berean, agintearen munduaren aurkako gatazkak areagotu behar ziren, horrela ulertu eta argi eta garbi ezaugarritzat zenuen adimen hotzarekin kolpe zehatzak eman zenituen hiri-gerrilla anarkista berriaren bidez, ezarritako ordenari aurre egiteko ekintza-taldeek erabilitako praktika armatu historikoaren bidez, zure ideia iraultzaileak ekintzetara eraman zenituen, modu nabarmenean, espezialistarik gabe, liderrik gabe, buruzagirik gabe, modu autonomoan, duin, erabakiz, adorea, uste gerrazalekoa, kartzelari aurre egiteko prest, beharrezkoa balitz, baita heriotza ere, agertoki horietako edozeinetan zugandik dena planteatuz.
Gero, matxinada etorri zen, 2019an, eta egon behar zenuen tokian zeunden, kalean, kale-borrokari ekarpena egiten hiriaren erdialdean eta bizi zinen auzoan -beste batzuetan bezala- gaueko barrikadak egiten eta auzokideekin partekatzen, komunan borroka elikatzeko, hori zen motibatu zintuena, bizi behar zenuen, hilabete haietan esperimentatu, eta dena eman zenuen, heriotza ere zelatan zegoenean edo mutilazioa poliziaren esku madarikatuetatik eror zitekeenean, jarraitu zenuen, zeureak ere babesten.
Heriotzak xuxurlatzen zuen Luciano Pitronello gudariak abuztuaren 11n alde egin zuela jakin genuenetik, norekin ideietan eta praktiketan lagun, norekin jarduera publiko eta ilegalak egin zenituen . Haren hiletan elkartu ginen, eta zure tristura aurpegia ikusi nuen, ezin zenuen sinetsi gertatu zen gertaera tragikoa, nola zihoakion horrela bizitza lagun bati, adorea eman genion elkarri, orain gure ardura da, halaber, haren oroimena eta ekintzak alde guztietatik zabaltzea esan nizun. Irribarre egin zenidan, baina orain dena aldatu da, eta ni naiz zugatik letra hauek idazten dituena.
Zure memoriak idazteko konpromezua utzi zenidan, behin baino gehiagotan hitz egin genuen heriotzaren aukerei buruz, baita gero egongo zenaz ere, ondorengorik balego. Ateoa zinen, ez zenuen ez jainkoengan ez ugazabengan sinesten, baina partitzen zirenen energian sinesten zenuen, nolabait gurekin geratzen zen pertsona bakoitzaren esentzian.
Ez dut hitzik nire bularrean sentitzen dudan min sakona deskribatzeko, negarra eta mingostasuna azaleratzen diren bezala, maitasun eta maitasun gerrazale itzelaz gogoratzen zaitut, borroka eta bizitza lagun gisa urte luzeak partekatu genituen. Nire buruan gertaera gogoangarriak geratu dira grabatuta, eta horiek ekarpen xumeak izan ziren lurralde honetan parte hartu zenuen gatazka anarkikorako, lagunen arteko intimitate subertsiborako, konspirazio egun eta gauetarako, zehaztapenetarako eta mundu autoritario hau eta bere polizia bastardoak erretzen ikusteko ametsetarako.
Niretzat asko geratzen da, asko utzi zenidan, oroitzapen ederrak gudari batekin bizitza partekatzeagatik, urte luzeak, oso jende gutxik ezagutzeko eta ulertzeko moduko intentsitateak. Atsegin handiz gordeko ditut nire buruan eta bihotzean nire azalean tatuatuta geratu diren gertakariak, maitasun, maitasun, anaitasun, apaina, elkartasun mugagabea, konplizitatea, ezberdintasunak, amorruak eta desadostasunak, baina horrelakoa da bizitza, bere ibilera anitzarekin.
Nirekin eramango zaitut, nirekin ibiliko zara gatazka anarkikoaren bidetik, jada abiatu diren lagunen unibertso horren parte zara, zure istorioak tokiak zeharkatuko ditu, panfletoetan, argitalpenetan eta jardueretan egongo zara, bala bakoitzean, barrikadan eta burrunban zure izenak oihartzun egingo du, etsaiarentzat arriskutsua izaten jarraituko duzu, hori bizitzan ezagutu zaitugunon eta zure heriotzaren egunetik aurrera ezagutuko zaituztenen araberakoa izango da.
Nire aldetik esker oneko hitzak besterik ez zaizkit geratzen zu ezagutzeko zortea izan dudalako.
Indarra kalean eta kartzelan zure joanagatik negar egiten dugun egitea negar egiten dugun kideei, lagunei eta familiari.
Bidaia on, lagun eta gerlari. Ezer ez da amaitu, denak jarraitzen du! BELEN NAVARRETE PRESENTE!
Juan Antonio Sorroche Fernández “Juan” espainiar jatorriko anarkistak uztailaren 16ean Brescian epaiketa berri baten hasierari aurre egin behar izan dio. Kasu honetan 2015eko abenduaren 18an Brescian dagoen POLGAI – Polizia Judizialaren Eskolaren (1974etik Italiako poliziak eta Europako eta Israeleko borreroak trebatzen dituzte) bulegoen sarrera kaltetu zuen lehergailuaren erantzunkizuna egozten diote.
2011ko uztailean Val de Susan Lyon-Torino AHTaren eraikuntzaren aurka antolatutako kanpaldian poliziarekin izandako borroken harira ere zigortua izan zen (4 urte terdira murriztu zioten hasierako 6 urteko zigorra) eta atxiloketa saiesteko 2016 eta 2019 artean sasian ibili zen.
2019ko maiatzaren 22an atxilotu zutenean haren aurka lehergailuekin lotutako hainbat akusazio zeudela jakinarazi zizkioten: 2014ean Trentoko Espetxe Zaintzarako Epaitegiaren aurkako erasoa (auzi honetan absolbitu egin zuten), 2015eko aipatutako POLGAIren aurkakoa eta 2018ko abuztuan Villorba herrian Lega Nord alderdi ultraeskuindarraren egoitzaren aurkakoa.
Villorbako erasoarengatik fiskaliak Juani”sarraskia” egotzi nahi izan zion eta hasiera batetan 28 urtetako zigorra ezarri zioten. Gerora helegiteen eta epaiketa berri baten ondoren 14 urte eta 7 hilabetetako zigorra ezarri diote.
Marco Merino “Zac” Pozzuoliko anarkista aske geratu da nahiz eta oraindik 2023ko abenduan Napoliko Espetxe Zaintzarako Epaileak ezarri zizkion kontrol neurriak jasan behar (jaioterrirtik ezin irtetea, 20etatik 7ak artean etxean egon beharra, astero komisaldegira joatea…).
Uztailaren 11an izandako epaiketan epaileak Zac-en aurkako akusazioak atzera bota ditu eta laguna absolbitu du. Zac-i 2021ean Napoliko Greziako kontsulatuan jarritako lehergailuaren egiletza leporatu zioten eta horregatik 2023ko martxotik abendua bitartean espetxeratua izan da (hasieran Napolin eta gerora Terniko espetxeko segurtasun sailean, haren jaioterritik 300 kmtara), abenduan espetxetik atera eta etxe-atxiloketa ezarri ziotenean, kontrol neurri zorrotzak inposatu zizkioten.
2024eko maiatzaren 25ean Thanos Hatziangelou kidea aske geratu da. Hamaika aldiz jazarria izan den Thanos 2022ko otsaila hasieran atxilotu zuten Thesalonika inguruan hamaika eraso burutu izana eta Ekintza Anarkista kale borroka taldeko kide izatea leporatuta.
%100 kotoi organikoz egindakoa ohialezko poltsak; autogestio bitartez ekoiztutakoak. EHko “Borrokan” taldeak beste norbanako batzuekin elkarlanean aurrera ateratako ekimen bat Claudio Lavazza anarkista historikoari eta haren familiari sostengu ekonomikoa emateko.
10€tan saltzen ditugu (elkartasun taldeei zein kolektiboei 8€tan).
Hoien zabalpena ekainaren 15ean hasiko da eta bidalketa gastuak gure kargu hartuko ditugu.
Eskariak egiteko: borrokan@canaglie.org
Bolsas de tela, fabricadas en algodón 100% ecológico, producidas de forma autogestionada, en colaboración entre el grupo “Borrokan” y diversas individualidades de Euskal Herria, con el fin de reunir dinero con el que apoyar al histórico anarquista Claudio Lavazza y su familia.
Su precio de venta es de 10€ (8€ para grupos de solidaridad).
Comenzaremos a distribuirlas el 15 de junio y nosotr@s correremos con los gastos de envío.