Txile. Txakurrek Pantxo isolamenduan lurperatu nahi dute.

20 maiatza

Gendarmeriak (Txilen dagoen militarizatutako polizi indarra, Goardia Zibilaren antzekoa) Francisco “Pantxo” Solar anarkistak bere zigor osoa isolamenduko erregimenean behinbetiko bete dezala nahi du eta epailari horixe eskatu dio.

Txileko Espetxe arautegiaren 28 artikuluak espetxean arazoak eragin dituztenei (matxinadak, ihesaldiak, borrokak, erasoak…) edota gizartean eragin handia izan duten delituengatik zigortutakoak isolatzea baimentzen du, beti ere aldi labur baterako neurri gisa ulertuta. 60-90-120 egunetara berrikusi beharreko neurria da eta kasu oso berezietan gehiago luzatu ezkero 6 hilabetero berrikusi beharrekoa.

Hari ezarritako 86 urtetako espetxe zigorra bezela, isolamendu eskaera hau, Estatuaren morroiek haien indarkeriari eta gehiegikeriei bitarteko berdinekin -indarrarekin- aurre egitera ausartu den kidearen aurkako mendekuaren barruan eta matxinoak kikiltzeko saiakeren barruan kokatu behar da.

Errepresioaren aurkako erantzuna borroka eta erasoak indartzea eta biderkatzea da!

Txileko kideen adierazpena:

Gendarmería pretende que el compañero cumpla su condena en un régimen de castigo:
¡Saquemos al compañero Francisco Solar del aislamiento!

Un poco de historia

Participe en distintas iniciativas y actividades en el entorno anárquico, Francisco es detenido el 2010 junto con una decena de compañerxs en el bullado Caso bombas, acusado de asociación ilícita terrorista, delito del cual sale absuelto. Tras viajar a España es detenido el 2013 junto a la compañera Mónica Caballero por el ataque explosivo contra la Basílica del Pilar siendo condenadxs a 12 años de prisión y luego conseguir una rebaja a 4 años. Una vez expulsados de España, en Chile continúan participando activamente en movimiento anarquista levantando foros, publicaciones y actividades. El 2020 ambos son detenidos y luego condenados, Francisco es acusado de enviar paquetes bombas contra el ex Ministro del Interior, Rodrigo Hinzpetter y contra la 54 comisaria, además del doble atentado explosivo contra la inmobiliaria Tánica durante la revuelta. El poder judicial dictó en su contra una de las condenas más duras por causas políticas en general y contra anarquistas en particular: 86 años de prisión, equivalente sin lugar a dudas a una cadena perpetua encubierta.

No contentos con la venganza judicial, la administración penitenciaria ha decidido imponer un castigo sobre la condena en el caso de Francisco, buscando perpetuar un aislamiento permanente.

Articulo 28

¿Qué es el artículo 28?
Es un artículo especial incluido dentro del reglamento penitenciario (Decreto 518) que establece la existencia de módulos especiales de máxima seguridad con un régimen carcelario de especial aislamiento para quienes han quebrantado las normas internas ya sea participando en fugas, motines, peleas internas, agresión a carceleros etc. También se aplica a prisioneros por delitos de alta connotación pública.

¿En qué consiste?
El régimen de aislamiento consiste en restricciones de visita y encomienda, a lo menos 21 horas de encierro, prohibición de otras actividades y vigilancia permanente.

¿Quién puede aplicar?
El Director Nacional de Gendarmería o los Directores Regionales a la luz de lo que un supuesto consejo técnico determine.

¿Cuánto dura?
Una vez se aplica sobre un prisionero este régimen de aislamiento, a los 60 días se debería revisar la continuidad de esta medida, luego a los 90 días y finalmente a los 120 días. En casos que se decida mantener este régimen de aislamiento, este será revisado cada seis meses.

Tras un periodo de aislamiento, la mayoría de los prisioneros son ingresados a módulos de alta seguridad, con restricciones pero lejos del aislamiento completo que significa un módulo de máxima seguridad.

¿Por qué se lo están aplicando al compañero Francisco Solar?
Motivado por el tipo de delito, gendarmería pretende que de forma excepcional el compañero cumpla la totalidad de su condena bajo este infame régimen de aislamiento.

Actualmente Francisco se encuentra en el módulo 2 de máxima seguridad de la Cárcel La Gonzalina de Rancagua cumpliendo una condena de 86 años de prisión por distintos ataques explosivos contra poderosos, represores y símbolos del dominio.

Tomar esta lucha en nuestras manos

Algunos aspectos permanentes en la lucha anarquista son la solidaridad con lxs compañerxs en prisión y la crítica a la cárcel como institución y modelo social. Entender la prisión como un territorio de lucha implica entender a neustrxs compañerxs encarceladxs como sujetos activos que continúan combatiendo tras las rejas.

Hoy gendarmería pretende instaurar un régimen de aniquilamiento permanente contra el compañero, por lo que se vuelve de imperiosa necesidad abrir un combate frontal contra la aplicación del artículo 28 y sacar al compañero del aislamiento.

Es tarea de todxs agitar, propagar y difundir esta realidad para continuar haciendo de la solidaridad una práctica contra la autoridad.

¡Saquemos al compañero Francisco Solar del aislamiento!

Grezia. Nikos Maziotisek gose greba burutu du 05/15ean

16 maiatza

Nikos Maziotis preso anarkistak hanka bateko gastrozemio giharrean urraketa larri bat dauka eta horren ondorioz Lamiako espetxera eraman nahi dute. Baina Domokos-eko espetxeko goardiek (espetxea zaintzen duten armatutako goardiak) lekualdaketa burutzeko ohikoa ez den miaketa sakon bat egitea exijitu diote. Nikosek ohiko gorputz miaketa eta neurriak ez ditu errefusatzen baina ez dago prest halakorik onartzeko, gainera orain gutxi Nikosek espetxean bizi diren baldintzak eta gehiegikeriak salatu dituelako mendekatzen ari direlako uste sendoa du. Guztiz ez ohikoa den neurri honen aurrean behar duen artapena ez jasotzeko arriskua duenez Nikosek maiatzaren 15ean gose greba bat hasi du. Goardiek aldiz desobedientzia eta haien nagusiari meatxu egin izana leporatu diote.

Maiatzaren 16ean espetxeko zuzendaria eta barrutiko fiskala Nikosekin bildu ziren eta hari arrazoia eman diote: goardien salaketak atzera bota dituzte eta ospitalera ohiko baldintzetan aterako dutela hitz eman diote. Horren ondoren Nikosek gose greba bertan behera utzi du.

Elkartasun mugagabea borrokatzen dutenekin! Errepresioaren eta jazarpenaren aurrean erantzuna borroka indartzea da!!! Nikos askatu!!!

Comunicado de la huelga de hambre de Nikos Maziotis

 No ha pasado ni un día desde la publicación del texto sobre el trato que me está dispensado el sistema “penitenciario” y hoy se confirmó una vez más que la exagerada condición exigida para que los guardias externos de la prisión de Domokos me transfieran al hospital de Lamia es someterme a un examen físico indecente quitándome toda la ropa.  Hoy, la guardia exterior de la prisión de Domokos, encabezada por el propio comandante, se negó a trasladarme al hospital de Lamia para un examen ortopédico relacionado con un desgarro de tercer grado en el músculo gastrocnemio, porque no acepté la forma indigna y humillante de un examen físico.  No me negué al registro corporal ordinario, me negué a la forma degradante que quieren realizarlo.  Básicamente, me están chantajeando poniendo en riesgo mi salud para poder recibir la atención que merezco.

En respuesta a la flagrante vulneración de mis derechos, me pongo en huelga de hambre desde hoy (14/5/2024) exigiendo que me trasladen al hospital de Lamias sin ser sometido a la humillante forma de registro que la guardia externa de la prisión de Domokos exigen como chantaje.

Esta solicitud se aplica no sólo a este caso sino a cualquier caso de atención que requiera el traslado a un hospital para examen, cirugía o tratamiento mientras aún estoy en prisión.

 Nikos Maziotis condenado  por la acción de la Lucha Revolucionaria

Torino. Epaileak 19 lagunen aurkako kautelazko neurriak berretsi ditu

16 maiatza

Torinoko auzitegiak maiatzaren 14ean “City” operazioaren harira apirilaren 22an Italia osoko 19 anarkistei ezarritako kautelazko neurriak berretsi ditu: 3 etxe-atxiloketa, gauean etxetik irteteko debekuak, hiria edo eskualdea uzteko debekua, komisaldegira egunero/astero sinatzera joateko derrigorra…

Berangon (EH) zipaioek Otxantegiko herri lurrak eta dorretxea hustu dituzte

8 maiatza

Maiatzaren 7an goizean goizetik 60 borrero, hanibat furgoneta, dron bat eta zipaioen mediko taldeak Otxantegiko inguruak eta bideak hartu zituzten herri lurren eta dorretxearen desjabetzeari ekiteko. Goiz osoan zehar bertan zeuden lagunak kanporatzeari ekin zioten, kazetariei zein auzotarrei hurbiltzen utzi gabe. Zipaioek pare bat lagun zauritu eta beste bat atxilotuta eraman zuten.

Otxandategiko lurren salmentaren atzean dauden jauntxoak: Lipperhide-Agirre Neguriko familia dira.

Haien iragana zuritzen saiatu diren arren aski frogatua dago  Negurin kokatutako jauntxo familia honek naziekin zein alemaniar armadarekin izandako loturak etaBizkaiko industria-oligarkiak garatutako jauntxokeriaren zein frankismoaren babespean langilegoaren zapalketaren lepotik aberastu zirela. XX mendeko Bizkaian industriako oligarkiak zuen botere politiko zein ekonomikoaren kontrola eta agintariekiko lotura (bereziki diktadura frankistan) baliatu zuten ( beste industrial eta dirudun asko bezela ) garai batetan herri lurrak edo komunalak zirenetaz merke jabetzeko.

Bestetik ohikoa den moduan Berangoko udaletik, Bizakiko Foru Aldunditik zein Eusko Jaurlaritzatik espekulazio eta txikizio operazio hau ahalbideratzen duten politikaren mundutik sortutako bertako jauntxo-berriak daude PNV-EAJko diruzaleak. Nekazal lurrak zein berdeguneak eta kasu honetan gure ondare historikoaren parte den Erdi Aroko dorretxea porlanez betetzea eta txikitzea baimendu dute, haien eskumena bait da lursailen erabilpena zehazten duen HAPO (Hiri Antolamendurako Plan Orokorra) plangintza onartzea. Haiek dira ere Ertzaintza dirudunen zerbitzura dagoen indar armatu pribatu gisa erabiltzen dutenak.

Lur hoietan luxuzko etxebizitzak eraikiko dituen jeltzaleen begiko donostiar eraikuntza empresa kuttuna  AMENABAR. Geure herrian izandako eraikuntza lan txikitzaile gehienetatik eta aurrekontu publikoetatik aberasten ibili dena: Guggenheim, Abiadura Handiko Trena, Etbebizitza Publikoak, azpiegitura erraldoiak…

https://hiruka.eus/berango/1715077610585-otxantegi-herri-lurra-hustu-du-ertzaintzak-eta-lagun-bat-atxilotu-dute

MANIFESTAZIOA TORINON EKAINAREN 2AN ERREPRESIOARI BORROKAREKIN ERANTZUTEN ZAIO

8 maiatza

MANIFESTAZIOA TORINON EKAINAREN 2AN
ERREPRESIOARI BORROKAREKIN ERANTZUTEN ZAIO
Hamarkadetan kaleetan, ikastetxeetan, unibertsitateetan eta mugetan zehar azkar zabaltzen ari den den militarizazioaren aurka.
Gizarte osoa era basatian gerrarantz mobilizatzearen kontra.
Errepresioaren indartzearen aurka; 41 bisa eta bizi arteko espetxeratzea (ergastolo ostativo delakoa) espetxe sistemari eta haren beharra duen gizarteari forma ematen dion errepresio honen erpinak besterik ez dira.
Estatuaren eta Kapitalaren indarkeriaren kolpeak jasotzen dituztenen arteko konplizidadea sortzearen alde.
Estatuak barneko etsaien eta disidenteen aurka irekitako gerra-frontearen aurka; Torinoko “City” azken operazioa (2023ko martxoko Alfredo Cospitoren aldeko manifestazioaren harira ezarritako neurriak) da horren hamaikagarren adibidea.
Gero eta gehiago kriminalizatua den kale mailako autoantolaketa aldarrikatzeko eta errepresioari erantzuna borrokarekin jarraitzea dela berresteko.

MANIFESTACIÓN EN TÚRIN 2 DE JUNIO
A LA REPRESIÓN SE RESPONDE CON LUCHA

Contra la militarización que avanza a toda velocidad desde hace décadas en las calles, en las escuelas, en las universidades y en las fronteras.
Contra la feroz movilización de toda la sociedad hacia la guerra.
Contra la intensificación de la represión, donde el 41bis y la cadena perpetua son el pináculo que da forma al sistema penitenciario y a la sociedad que los necesita.
Por la creación de complicidad entre lxs golpeadxs por la violencia estatal y del capital.
En respuesta al frente de guerra abierto por el Estado contra lxs enemigxs internos y lxs disidentes, del que la última operación “City” de Turín (medidas cautelares relativas a la marcha de 2023 en solidaridad con Alfredo Cospito) es el enésimo ejemplo.
Para reivindicar la presencia autoorganizada en las calles, cada vez más criminalizada, y reiterar que la respuesta a la represión es continuar la lucha!

Erroma. Poliziak Torre Maurako etxe eta gune anarkista okupatu historikoa hustu du

7 maiatza

Erroman goizaldeko 6etan poliziak periferiako auzune batetan dagoen Torre Maura Occupata zentru sozial okupatua hustu berri du eta bertan zeuden bi lagunak atxilotuta eraman ditu. Zentru hau 1992tik okupatuta zegoen eta 32 urte hauetanErromako anarkistentzat zein auzoko gazteentzat topagune nagusietariko bat izan da, hiriaren gentrifikazioaren, zein neofaxisten eta droga trafikatzaileen aurrean periferiako gazteontzat arnasgune garrantzitsua izan da. Italia osoan anarkisten aurkako errepresioa handitu eta Palestinako genozidioaren zein militarismoaren aurkako protestak zabaltzen ari diren honetan ez da kasualitatea horrelako guneak hustea edo jazartea (aurreko larunbatean Genovako Ex-Latteria Occupataren kanpoaldean zeuden 8 kide espetxeratu zituzten eta 3 egunez espetxean izan dituzte).

Roma (Italia). Hoy, 7 de mayo, a las 6 de la mañana la policía a procedido al desalojo del histórico CSOA Torre Maura Occupata de la periferia romana. Este centro social ocupado por lxs anarquistas y vecinxs del barrio en 1992, ha servido durante más de 32 años de refugio a la juventud de los barrios periféricos frente a la creciente gentrificación y el acoso de neofascistas y traficantes de drogas, además de ser un referente para el movimiento anarquista de la ciudad. No es casualidad queestos desalojos se den en un momento de incremento de la represión anti-anarquista y de extensión de las protestas contra el genocidio palestino y el militarismo (el sábado pasado en Genova 8 compañerxs fueron detenidxs en el exterior del CSOA Ex Latteria Occupata; tras 3 días en prisión han sido liberadxs con cargos).

“LELLO” eta BESTE ANARKISTA GUZTIAK UTZI PAKEAN!!

5 maiatza

2024eko apirilaren 22an Torinoko fiskaliak eta DIGOS polizia politikoak abiatutako “City” delako operazio errepresiboaren barnean etxe-atxiloketa ezarri dioten 3 kideetako bat 77 urtetako Pasquale “Lello” Valitutti dago . Calabriako Paola herrian orain dela 77 urte jaiotako anarkista historiko hau gurpildun aulkian dabil, osasun arazo larriak ditu eta Erromako periferiako nekazal etxe batetan bi txakurrekin batera bakarrik bizi da.

Calabrian jaio arren gaztetatik Milanen bizi izan zen eta bertako Ponde della Ghisolfako talde anarkistan ibili zen Giuseppe Pinelli edota Pietro Valpreda kideekin batera. 1969ko abenduaren 12ko Piazza Fontanako atentatuaren 1 ondoren poliziak atxilotutako anarkistetako bat izan zen eta hileko 18an Pinelli komisaldegiko lehiotik behera bota zutenean Lello ondoko gelan atxilotuta zutenez gertaera honen lekuko nagusia izan zen.

Giusseppe Pinelliren hilotza.

1977ko urrian Azione Rivoluzionaria 2 talde armatuko kide izateaz akusatuta atxilotu zuten. Urriaren 18an Livornon AIko talde batek talde bat enpresari baten semea bahitzen saiatu zenean atxilotu zutenean, hoietako bat Lelloren laguna zela eta hura ere erakundeko kide gisa seinalatu zuten (hark beti ukatu izan duena).

Espetxean zela giltzurrunean gaixotasun bat garatu zuen eta espetxeko medikuak ez zion tratamendurik eman. Horren ondorioz 1978an oso larri zegoelarik gose greba bat burutu zuen medikuek artatu zezaten. Hiltzear zegoela baldintzapeko askatasuna eman zioten baina gertakari honen ondorioz giltzurrun bat kendu behar izan zioten ta bizi osorako ondorioak jasan zituen.

Kondenatua izango zela garbi zuenez Lellok, emaztearekin ta bi seme txikiekin batera ihes egin zuen hamarkadetako ihesaldiari hasiera emanez. Urteotan Indian, Nepalen ta Hegoamerikako hainbat herrialdetan ezkutuan bizi izan zen. Nikaraguan zela bertako herri miliziekin ultraeskuindar “contra” gerrilaren aurkako borrokan parte hartu zuen. Bitartean Italian 14 urtetako espetxe zigorra ezarri zioten (gerora urteetako helegiteen ondorioz 4 urtetara murriztu zioten).

Hegaldi baten transbordo batetan AEBtako Los Angelesen pasaporte faltsuarekin bidaiatzeagatik espetxeratu zuten. Estatubatuar epaileek ez zuten onartu Italiara extraditatzea baina azkenean zigorra murriztu ziotela jakinda Lellok Italiara itzultzea onartu zuen.

Italiara itzuli eta gutxira minbizi bortiz batek hilzorira eraman zuen eta horren ondorioz gurpildun aulkian bizitzera behartuta ta osasun arazo larriekin geratu zen. Hala ere hamaika borroketan parte hartzen jarraitu zuen eta horren ondorioz hainbat aldiz epaitegietara itzuli behar izan du.

Azken urteotan berriz ere epaileek zigortu egin dute, azken aldian Alfredo Cospito eta Anna Beniamino kideekin batera “Scripta Manent” auzian 2 urtetako zigorra ezarri zioten aldizkari batetan idatzitako artikuluengatik.

2023 urtean Alfredo Cospitoren aldeko mobilizazioetan Lello lehenengo lerroan izan da eta hedabideetan egindako adierazpenen ondorioz poliziaren jopuntuan izan da.

1 .Terrorismoaren aurkako borrokaren aitzakiarekin estatu kolpe bat eta ezker muturraren aurkako legedi bereziak bultzatzeko NATOko zerbitzu sekretuek Italian bultzatu zuten “tentsioaren estrategia” delakoaren barnean, 1969ko abenduaren 12an zerbitzu sekretuen aginduetara zeuden neofaxistek bonba indartsu bat jarri zuten Milaneko Piazza Fontanan 17 hildako eta 88 zauritu eraginda. Poliziak berehala errua anarkistei egotzi zien eta dozenaka lagun atxilotu zituen.

2 .AR edo Azione Rivoluzionaria 1976-1981 urteen artean Italian borroka armatua garatu zuen erakunde anarkista bat izan zen. Bertan II Mundu Gerrako partisano ohiak, langile eta ikasle gazteak zein beste herrialdetako iraultzaileek osatu zuten.

Espetxeen aurkako ekimenak maiatzean.

3 maiatza

ITALIA. “City” elkartasun mugimendu anarkistaren aurkako auzi erraldoia

29 Api

2024eko apirilaren 22. Torino (Italia). Torinoko DIGOS (polizia politikoa) eta fiskaliak 19 laguni kontrol neurriak ezarri dizkie (3 lagun etxeko atxiloketan, 7 lagun ordutegi murrizketarekin eta egunero sinatzera joatera behartuta eta beste 8 lagun egunero sinatzera behartuta). “City” izeneko operazioaren barnean, 2023ko martxoaren 4ean Torinon Alfredo Cospito preso anarkistari elkartasuna adierazteko egin zen manifestazioan gertatutako istiluekin lotuta Italia osoko 75 lagun ikerketapean daude. Hoiei istiluak eragitea eta poliziei eraso egitea leporatzen diete.

Azken hilabetetan elkartasun mugimendu anarkista geldiarazteko 2023an zehar burututako ekimenen harira Italia osoko fiskalek eta poliziek burutzen ari diren operazioen arteko beste baten aurrean gaude. Hauekin ehundaka anarkistari kontrol neurri eta mugimendu murrizketa zorrotzak ezartzen ari zaizkie: etxeko atxiloketa, ordutegi murrizketa, bizi diren hiria edo eskualdetik ateratzeko debekua, astero edota egunero komisaldegira sinatzera joateko derrigorra, baldintzapeko askatasuna, pasaportea kentzea…Defentsa juridikoa bermatzeko beharrezko gastu ekonomikoaz eta neurri hauek eragindako kalte pertsonaletaz ahaztu gabe (eguneroko bizitza eta harremanak normaltasunez ezin egitea, stresa, lana galtzea, etabar).

Orain inoiz baino gehiago nazioarteko elkartasuna eta elkarlana indartu! Borrokatzen dutenekin!

Más información/ Informazio gehiago:

https://lanemesi.noblogs.org

https://t.me/NO41bis

Albokoa 29 Api
Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez