Talde lana
TOKIKOMen oinarrietako bat da taldean lan egitea, lankideekin osagarritasuna bilatuz. Gure egitasmoak garatzeko, eskuz esku lan egiten dugu hainbat alorretako hornitzaile eta erakundeekin, lanari ahalik eta atarramenturik onena ateratzeko.
TAUPA, Euskaltzaleen Mugimendua
TOKIKOMek lehentasunezko lankide du TAUPA, Euskaltzaleen Mugimendua. Izan ere, euskara elkarteen mugimendua TOKIKOMen bazkide sortzailea da, toki komunikabideekin beraiekin batera.
Euskararen Etxea

Azkue Fundazioarekin eta Fundazioak kudeatzen duen Bilboko Euskararen Etxearekin ere elkarlanean dihardugu. Euskararen Etxeko lantoki kooperatiboaren erabiltzaileak gara, Euskararen Etxeko sarrerako itxarongelan TOKIKOMeko aldizkari guztiak daude eskuragarri, eta urtean hainbat aldiz barne ekitaldiak antolatzen ditugu bertan.
CodeSyntax
TOKIKOM sortu zen unetik bertatik, CodeSyntax hornitzaile eta aliatu estrategikoa du, eta gure IKT proiekturik garrantzitsuenen garapen teknikoa gauzatzeaz arduratu da, hala nola TOKIKOM Plataforma, TOKIKOM aplikazioa edo Gurean.eus ataria.
Vicomtech
Azken urteotan, Ikerketa eta Garapeneko proiektuak garatzen ari gara Vicomtechekin batera, batez ere adimen artifiziala toki komunikabideen eguneroko lanean txertatzeko aukerak aztertzeko. Emaitzak oso ikusgarriak izaten ari dira.
Elhuyar
Elhuyarrekin ere eskuz esku dihardugu hizkuntz teknologiak toki komunikabideen eguneroko lanean aplikatzen. Haren eskutik osatu ditugu, adibidez, TOKIKOM Plataformako bilatzaile sistema, baita Xuxen zuzentzailea InDesignekin erabiltzeko softwarea.
Euskalit
TOKIKOM bazkide laguntzailea da EUSKALIT, Kudeaketa Aurreraturako Fundazioan. Horrela, komunikabide bazkideek aparteko abantaila eta erraztasunak dituzte haien kudeaketa optimizatzeko formazioan zein tekniken inplantazioan.
Begira Sarea
TOKIKOM komunikazio eta publizitate ez-sexistarako BEGIRA Sarearen parte da. Sareak proposatutako formazio eta gogoeta ekimenetan parte hartzen dugu, eta gure bazkideek komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa sinatu dute.
ZAS
2019az geroztik, harreman estua dugu ZAS - Zurrumurruen Aurkako Sarearekin. Toki komunikabideetako kazetarientzako formazio saioak eta kontzientziazio kanpainak ere egin ditugu elkarrekin.










