TOKIKOM SAREA
Gaur egun, TOKIKOMek 30 bazkide ditu, orotara 78 komunikabide kudeatzen dituztenak, euskarri guztietan: papera, irratia, telebista eta digitala. Horiek, guztira, 299 udalerritara iristen dira.
Talde gisa, TOKIKOMek era guztietako produktu eta zerbitzuak eskaintzen dizkie bazkideei, euren eguneroko lana errazteko. Taldetik kanpora, berriz, TOKIKOMek marketin eta komunikazio lanak eskaintzen ditu, atzean duen komunikabide sarearen sinergiak aprobetxatuz.
TOKIKOMek ere hainbat lankidetza ditu beste erakunde eta komunikabide batzuekin, hala nola EiTB, datu kazetaritza proiektuak garatzeko.