Kontaktua

[ INTERNET]

Goiena.eus

.

urtetik

Goiena.eus webgunea da Goienak Interneten duen erakusleiho nagusia, eta eskutik doa Goiena aplikazioa. Halaber, lan lerro berean daude Goienaren sare sozialak edota buletin digitalak.

Goienako hedabide guztien erakusleihoa da Goiena.eus; informazioaren, multimediaren eta Goiena komunitatearen plaza digitala. 

Askotariko euskarriei esker, informaziorako eta entretenimendurako webgunea da. Bertan aurkitu daitezke albisteak, ikus-entzunezkoak, argazki galeriak, aldizkariak, agendako hitzorduak, Debagoieneko gida komertziala, komunitatearen askotariko ekarpenak, eskelak, zorion agurrak, kanal bereziak, grafiko interaktiboak, zuzeneko emisioak, lehiaketak… Eta nola ez, azken orduko albisteak.

Goiena.eus-eko edukiarekin buletin digitalak ere helarazten zaizkie harpidedunei.

[ INTERNET]

Goiena APP

.

urtetik

Pertsonalizazioa eta Goienakideei zerbitzu azkarra eskaintzea dira Goiena aplikazioaren indarguneak. 

Goienakideek klik bakarrean esku-eskura izango dituzte kideen abantailak aplikazioaren bidez: zozketak, deskontuak, txartel digitala, aldizkariak formatu digitalean, gustuko albisteak gordetzeko aukera, eta baita argazki eta bideoen ur-markarik gabe deskargak ere.

Erabiltzaileak aukeratutako herri eta gaien araberako albisteak erakusten ditu aplikazioak, idatzizko zein ikus-entzunezko edukiak uztartuz. Halaber, Goiena eta Puntua aldizkariak epaper formatuan (digital interaktiboan) ikus daitezke, beste inon baino lehenago. Horiez gain, agenda eta Debagoieneko gida komertziala ere kontsultatu daiteke.

[INTERNET]

Sare sozialak

Interneteko komunikazio estrategiaren parte dira sare sozialak, eta horietan ere edukia argitaratzen du Goienak. Goiena.eus-eko edukia partekatzeaz gain, sare sozial hauetan euskarazko eduki gehiago egon dadin egiten du ekarpena Goienak. Honako sare sozialetan dauka profila Goienak: Mastodon, Instagram, Facebook eta Youtube. Horrez gain, Telegram eta Whatsapp aplikazioetako kanalak ere baliatzen ditu Goienak.