NOR GARA

Eraldaketa energetikoko proiektu bat

Nor gara ·

Gure proiektua ·

H2 ekoizteko ahalmena

1.593t/urte

CO2-aren emisioen murrizketa

10.000t/urte

Proiektuaren inbertsio osoa

45M€

Instalazioaren azalera

6.491m2

Proiektuaren faseak

2023KO MAIATZA

I. FASEA

Inbertsioaren azken erabakia. Hiru bazkideek ontzat eman dute inbertsioa.

2023KO ABENDUA

II. FASEA

PERTEren dirulaguntza esleitzeko aldeko ebazpena.

2024KO IRAILA

III. FASEA

Portuko lursailean eraikuntza-lanak hastea.

2024KO ABENDUA

IV. FASEA

Proiektuaren banku-finantzaketa lortzea. Project Finance.

2025EKO MAIATZA — EKAINA

V. FASEA

Ekipoak Bilboko Portuko kokalekura iristen hastea.

2026KO APIRILA

VI. FASEA

Instalazioko egiaztatzaileak.

2026KO EKAINA

VII. FASEA

Instalazioa martxan jartzea. Eragiketa hastea.

HIDROGENO BERRIZTAGARRIA

Zer da hidrogeno berriztagarria?

Hidrogeno berriztagarria ·

Hidrogeno berriztagarria (berdea ere deitzen zaio) energia-iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten prozesuen bidez sortzen da, hala nola uraren elektrolisiaren bitartez, energia berriztagarrietatik (haize- eta eguzki-energia, adibidez) datorren elektrizitatearekin, eta CO2-aren emisiorik gabe; hidrogeno grisa, berriz, erregai fosiletatik lortzen da.

Hidrogeno berdearenabantailak

Berotegi-efektuko gasik sortzen ez duen ekoizpen-teknologia.

Energia-metaketa egiteko balio du, eskaria eta eskaintza egokitzeko edo bateratzeko.

Hainbat sektoretan ezar daiteke: industrian, garraioan eta elektrizitate-sorkuntzan.

Erregai fosilekiko menpekotasuna murrizten laguntzen du.

Trantsizio energetikorakogiltzarria

Hidrogeno berdea funtsezkoa da energia-sistema garbiago eta jasangarriago baterako trantsizioan, hainbat arrazoirengatik:

Elektrifikatzen zailak diren sektoreetan erregai fosilak ordezkatzeko aukera ematen du, hala nola industria astunean eta garraioan.

Energia berriztagarrien aprobetxamendua maximizatzen du.

Hidrogenoa energia-ziklo berriztagarri zabalago baten parte izan daitekeen eredu bat sustatzen du.

Hidrogenoa energia-bektore gisa garatzen bada, erregai fosilekiko mendekotasuna murriztuko da, eta hidrogenoa integratzen den sektoreen lehiakortasuna hobetu ahal izango da, garatuz eta optimizatuz.

Laburbilduz, hidrogeno berdea energia-irtenbide garbia eta erabilera askokoa izateaz gain, etorkizun jasangarri baterako trantsizioan zeregin erabakigarria izateko ahalmena ere badu, klima-aldaketa arintzen eta karbono gutxiko ekonomia sustatzen lagunduz.

Instalazioa ·

Instalazioa

  • Basque Hydrogen instalazioa Bilboko Portuan egongo da, Sollana itsas-puntan.
  • Basque Hydrogen instalazioa portuko lursail berean egongo den erregai sintetikoen plantarekin lotuta egongo da.
  • 10 MW-eko elektrolizatzailea bat izango du, eta urtean 1.600 tona hidrogeno berriztagarri inguru ekoizteko ahalmena izango du.
  • Petronorreko findegiaren eta instalazioaren artean lotura bat egongo da, hodi baten bidez. Findegiaren bitartez, hidrogeno berdeaz hornitu ahal izango da Abanto-Zierbenako hidrolinera.

BASQUE HYDROGEN

Azken berriak

Azken berriak ·

Harremana ·

Jarri gurekin harremanetan

Bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.

HARREMANETARAKO FORMULARIOA