Diruzaintza - Nahitaezko zerga-bilketa
 

1. Errekargua ordaindu behar dut borondatezko epean ordainagiria etxere iritsi ez bazait?

Bai. Aldizkako kobrantza-ordainagiriak modu kolektiboan jakinarazten dira, ediktuak argitaratuz; ez da nahitaezkoa banaka jakinaraztea. Hala ere, ordainketa errazteko, Udalak ordainagiria bidaltzen die zergadunei posta arruntaren bidez. Etxebizitza horretan ez jasotzeak ez du esan nahi ez dituzula borondatez ordaindu beharko. Epe hori igaro eta zorrik ordaindu ez baduzu, betearazpen-aldiko errekarguak eskatuko zaizkizu, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 28. artikuluaren arabera.

2. Banketxeak abisu bat eman dit, Durangoko Udalarekin izandako zor batengatik, kontu bat atxiki didala esanez, baina ez dut gogoratzen ezer egiteke dudala. Nora joan  behar dut?

Udaleko diru-bilketarekin harremanetan jar zaitezke:

  • Aurrez aurre: Barrenkalea 17, Durango, Bizkaia (48200). Kontsultatu ordutegia webgunean.
  • Korreo electronikoa: bilketa@durango.eus
  • Telefonoa: 94 603 00 12 / 94 603 00 17

3. Zor baten premiamendu-probidentzia jakinarazi didate eta ez nago ados. Zer egin behar dut?

Berraztertzeko errekurtsoa jar dezakezu udal diruzaintzan, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

Premiamenduari aurka egiteko arrazoiak tasatuak eta mugatuak dira, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren  171.3 artikuluan jasotakoak baino ez baitira:

  1. Zorra oso-osorik azkentzea edo Zerga Administrazioak ordainketa eskatzeko duen ahala preskribitzea.
  2. Gerorapena, zatikatzea edo konpentsazioa eskatzea borondatezko aldian, eta bilketaprozedura eten dezaketen beste arrazoi batzuk.
  3. Likidazioa ez jakinaraztea.
  4. Likidazioa deuseztatzea.
  5. Zorduna edo premiamendupeko zorra identifikatzea galarazten duen oker edo omisioren bat egotea premiamendu-probidentziaren edukian.

4. Premiamendu-probidentziaren aurka errekurtsoa jartzen bada, prozedura eten egiten da?

Ez, errekurtsoa jartzea soilik ez du premiamendu-prozedura eteten, zorra bermatzen ez den bitartean. Hala ere, Udalak akats material edo egitatezko bat dagoela ikusten badu, prozedura ofizioz etengo da.