Gaur egun
Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak 2015-2016 ikasturtean hasi zuen bere ibilbidea, Hezkuntza Eskumenak aldatzearen ondorioz eta Durangaldeko Lanbide Heziketako Zentroa Oinarrizko Lanbide Heziketako Zikloetara egokitzearen ondorioz. Orduz geroztik, udala da ikastetxearen titularra.
Aurrekariak
Durangaldeko Lanbide Heziketa ikastetxea 1986ko hasieran jarri zen abian, Durango Merinaldeko Amankomunazgoak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Durangaldeko eskualdean Lanbide Hastapeneko Programa (LH) garatzeko sinatutako hitzarmenaren ondorioz. Ikastetxe aitzindari eta erreferente bilakatu zen programa horiek garatzeko.
2008az geroztik, ikastetxea irakaskuntza arautuen sisteman sartu zen Hasierako Lanbide Heziketako programekin eta Oinarrizko Lanbide Heziketarekin. Egun horretatik aurrera, ikastetxea aldatuz joan da, eta gaur egunera iritsi da heziketa-bide alternatibo bat eskaintzea helburu nagusi duen zentro baten izaerarekin eta nortasunarekin.
Ezaugarriak
- Ikastetxea irakaskuntza arautuen sisteman sartuta dago eta titulu ofizialak eman ditzake. Oinarrizko lanbide heziketa zikloa gainditzen duten ikasleek derrigorrezko bigarren mailako graduatu titulua eskuratuko dute eta dagokion oinarrizko titulu teknikoa ere bai. Honekin batxilergora eta maila ertaineko zikloetara sartu ahalko dira..
- Lan sistema praktiko eta manuala garatzen da, heziketa teoriko eta soziolaboralarekin osatua.
- Espezialitateen eskaintza urtero aldatzen da, urte horretarako garatutako heziketa plana aintzat hartuta.
- Ikastetxeak izaera publikoa du, hortaz, matrikula doakoa da.
- Ikastetxea eskualde esparrukoa da; titularra Durangoko Udala da, eta herri ezberdinetako ikasleak jasotzen ditu.