GARRANTZITSUA! - HERRITARREN ARRETARAKO ZERBITZUAREN BULEGORA EZIN DA ARMA EKARRI
Hemen bakarrik erregistroa egiten da eta dokumentazioa izapidetzen da.
4. kategoriako armak etxetik kanpo eraman eta erabili ahal izateko, arma-txartelen bidez bereziki dokumentatuta egon beharko dute. Txartel horiek dagozkien armekin eraman beharko dira beti.
Armen Erregelamenduaren 105. artikuluak adierazten duen bezala, baimen horiek eskatzailea eta armaren jabea erroldatuta dagoen udalerriko alkateak eman eta kenduko ditu. Arma horiek kirolerako eta/edo jolaserako erabiltzen dira, eta debekatuta dago beste edozertarako erabiltzea, bereziki ehizarako.
Baimenak Armen Erregelamendua onartzen duen 137/1993 Errege Dekretuaren arabera sailkatzen dira, A motako eta B motako txarteletan.
A MOTAKO TXARTELA. 4.1 kategoriako armetarako balio du:
- Tiro erdi automatikoa eta errepikakoa duten karabinak eta pistolak.
- Ekintza bikoitzeko errebolberrak airez eta bestelako gas konprimitu batez eragindakoak, eskopetekin parekatzen ez direnak
- Tiro egiteko sistema automatikoa duten aisialdi eta kirolerako armak.
A motako txartelek gehienez ere bost urteko indarraldia dute, eta ondoren berritu egin behar dira. Ezin izango dira mota horretako sei arma baino gehiago eduki.
B MOTAKO TXARTELA. 4.2 kategoriako armetarako balio du:
- Karabinak eta pistolak, arima lau edo marradunak, eta tiro bakarrekoak; (tiro bakarreko armak dira munizio-biltegirik edo kargagailurik ez dutenak, eta jaurtigaia eskuz sartu behar dutenak, errekamaran edo dagokion tokian);
- Ekintza bakarreko errebolberrak, airez edo beste gas konprimitu batek eragindakoak, eskopetekin parekatzen ez direnak.
- Jolas- eta kirol erabilerako armak, malguki batek eragindakoak.
- Kargagailurik edo munizio-biltegirik ez duten fusilak, karabinak, pistolak eta errebolberrak, eta gas-botilen, bateria elektrikoen edo antzekoen bidez funtzionatzen ez dutenak.
LB motako txartelen baliozkotasuna iraunkorra da..
1.- Nork eska dezake txartel edo lizentzia hau?
- Adinez nagusiak diren pertsona fisikoak (eskaera ezin da egin ordezkari baten bidez).
- 14-18 urteko pertsona fisikoak, guraso-ahala edo tutoretza duenaren baimenarekin.
Eskakizunak:
- Durangon erroldatuta egotea.
- Eskatutako dokumentazio guztia aurkeztea.
- Zigor aurrekaririk ez izatea.
- Gaitasun psiko-fisiko egokiak dituela egiaztatzea, armak erabiltzean bere buruari edo besteei kalterik eragingo ez diela egiaztatzeko.
Armak edukitzeko eta erabiltzeko baldintzak:
- Arma-txartela eskuratzen duten adingabekoek adinekoren bat izan beharko dute alboan armak erabiltzeko.
- Arma edo txartela galdu edo eskualdatzen bada, Udaltzaingoari jakinaraziko zaio berehala.
- Inolaz ere ezin izango dute armarik izan, ez eta erabili ere, baldintza fisiko edo psikikoengatik galarazitakoek.
- Txartelak, txartela bera eman den udal barrutian horretarako prestatuak dauden lekuetan erabiltzeko eta eramateko balio du bakarrik, eta ez du ehizarako baimenik ematen
- Zehazki, debekatuta dago armak eramatea, erakustea edo erabiltzea:
- beharrik gabe, edo axolagabekeriaz edo ausarkeriaz.
- soinuak erreproduzitzeko aparatuekin konektatutako kasko edo aurikularrak erabiltzen diren bitartean.
- edari alkoholdunen, estupefazienteen, psikotropikoen, estimulatzaileen edo antzekoen eraginpean.
2.- ¿Non eskatzen da txartela?
Txartela Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan eskatzen da, dagokion erregistroa egiteko.: Barrenkale 17, 48200 – Durango
GARRANTZITSUA! - HERRITARREN ARRETARAKO ZERBITZUAREN BULEGORA EZIN DA ARMA EKARRI
Hemen bakarrik erregistroa egiten da eta dokumentazioa izapidetzen da.
Dokumentazioaren erregistroa egin ondoren, Udaltzaingoa eskatzailearekin harremanetan jarriko da, arma udal-bulegoetara ekartzeko eta, horrela, arma egiaztatu eta txartela lortzeko egin beharreko izapideak amaitzeko.
3.-Beharrezko dokumentazioa
3.1 -LEHEN ESKAERA
- Arma-txartelaren inprimakia, behar bezala beteta.
- Interesdunaren NANaren edo identifikazio-agiriaren fotokopia, eta baita ere haren legezko arduradunarena, adingabea bada.
- Armaren erosketaren faktura, erosketaren kasuan. Hala ere, arma partikular batengandik eskuratzen bada, arma transmititzeko edo lagatzeko agiria erantsiko da, eroslearen eta saltzailearen NANarekin batera.
- Gaitasun psiko-fisikoari buruzko txostena edo ziurtagiria, zentro homologatu batek emandakoa, eta sei hilabeteko indarraldia duena.
- Aurrekari penalen ziurtagiria (negatiboa), Justizia Ministerioak emana:
- Telematikoki: https://sede.mjusticia.gob.es/es/tramites/certificado-antecedentes.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Justiziako Lurralde Gerentzia (Elkano kalea 9, 7.a, 48008, Bilbo): Eskatu zure hitzordua Justizia Ministerioaren Lurralde Gerentzien Aurretiko Hitzorduaren Zerbitzuaren bidez.
- Durangoko Udalari baimena eman diezaiokezu datuak kontsultatu ditzan, tasarik ordaindu gabe eta Bilboko bulegora joan gabe. - Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria: BALIOZKO ZENBATEKOA INDARREAN DAUDEN UDAL-ORDENANTZETAN EZARRITAKOA DA
- Banku erakundea: Kutxabank
- Kontu zenbakia: Durangoko Udala. Dirubilketa. 2095-0036-61-3239029204
- Concepto: “ArmaTxartela_ NAN Zenbakia” Adibidea : ArmaTxartela_14852947B
- Zenbatekoa: Dagokion urteko ordenatza fiskaletan ezarritakoa
3.2 -BERRITZEA
P5 urteko balioa izango duten, "A" motako txartela eta armak berritzeko (4.2 kategoria), honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Arma-txartelaren inprimakia, behar bezala beteta.
- Arma-txartelaren originala
- Interesdunaren NANaren edo identifikazio-agiriaren fotokopia, .eta baita ere haren legezko arduradunaren, adingabea bada.
- Gaitasun psiko-fisikoari buruzko txostena edo ziurtagiria, zentro homologatu batek emandakoa. eta sei hilabeteko indarraldia duena.
- Aurrekari penalen ziurtagiria (negatiboa), Justizia Ministerioak emana:
- Telematikoki: https://sede.mjusticia.gob.es/es/tramites/certificado-antecedentes.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Justiziako Lurralde Gerentzia (Elkano kalea 9, 7.a, 48008, Bilbo): Eskatu zure hitzordua Justizia Ministerioaren Lurralde Gerentzien Aurretiko Hitzorduaren Zerbitzuaren bidez.
- Durangoko Udalari baimena eman diezaiokezu datuak kontsultatu ditzan, tasarik ordaindu gabe eta Bilboko bulegora joan gabe. - Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria: BALIOZKO ZENBATEKOA INDARREAN DAUDEN UDAL-ORDENANTZETAN EZARRITAKOA DA
- Banku erakundea: Kutxabank
- Kontu zenbakia: Durangoko Udala. Dirubilketa. 2095-0036-61-3239029204
- Concepto: “ArmaTxartela_ NAN Zenbakia” Adibidea : ArmaTxartela_14852947B
- Zenbatekoa: Dagokion urteko ordenatza fiskaletan ezarritakoa
3.3 -TITULARRA ALDATUZ (txartela saldu, laga edo eskualdatu)
Arma partikular batek emanez gero, dokumentazio hau erantsiko da:
- Arma-txartelaren inprimakia, behar bezala beteta.
- Armaren eskualdatze-dokumentua.
- Armaren eskualdatzailearen eta hartzailearen NANak.
- Aurreko titularrak (eskualdatzaileak) txartelaren baja eskatu duela egiaztatzen duen agiria.
- Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria: BALIOZKO ZENBATEKOA INDARREAN DAUDEN UDAL-ORDENANTZETAN EZARRITAKOA DA
- Banku erakundea: Kutxabank
- Kontu zenbakia: Durangoko Udala. Dirubilketa. 2095-0036-61-3239029204
- Concepto: “ArmaTxartela_ NAN Zenbakia” Adibidea : ArmaTxartela_14852947B
- Zenbatekoa: Dagokion urteko ordenatza fiskaletan ezarritakoa
3.4 -TXARTELEAN AGERTZEN DIREN ARMAK ALDATUZ gero (armak gehitu, aldatu, kendu...)
Arma-txartel berean baimendutako laugarren kategoriako armen kopurua aldatu nahi bada, dela arma berria erosteagatik (gehienez 6, A motako txartelaren kasuan), dela erregistratutako armaren bat saldu eta suntsitzeagatik, BETIERE LIZENTZIA EPEAREN BARRUAN BADAGO, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
- Indarrean dagoen arma txartela.
- Interesdunaren NANaren edo identifikazio-agiriaren fotokopia, eta haren legezko arduradunarena, adingabea bada.
- Armaren erosketa-faktura, hala badagokio. Hala ere, arma partikular batengandik eskuratzen bada, arma eskualdatzeko edo lagatzeko agiria erantsi beharko da, eroslearen eta saltzailearen NANarekin batera.
Lizentzia iraungi bada edo indarralditik kanpo badago, 3.2 atalean eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du.
4.- Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura
- Behin eskaera eginda, Udaltzaingoak egiaztatu beharko du arma erabiltzeko egoera onean dagoela. Horregatik, interesdunarekin harremanetan jarriko dira, hitzordua adosteko eta arma aztertu ahal izateko.
- Dena ondo badago, Alkatetzaren Dekretua eta dagokion arma-txartela aurrera emango dira.
- Ondoren, interesdunari dekretuaren berri emango zaio eta ARMEN TXARTELA jasotzeko abisua emango zaio.
- Ebazteko denbora:30 lanegun (baliodun) eskaera aurkezten denetik.
5.- Araudia
Arma edukitzea eta erabiltzea honako araudi hauetan ezarritakoari lotuta dago:
- 137/1993 Errege dekretua, urtarrilaren 29koa, Armen Erregelamendua onartzen duen errege dekretua..
- INT/2860/2010 Agindua, abenduaren 27koa, airsoft eta paintball-eko jolas eta kirol jardueretan erabil daitezkeen zenbait armei aplikatzekoa zaien araubidean zehazten duen agindua.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea.