Euskadiko Arkitektura Institutuan, tokikoa eta globala lotzen dituen tresna kultural eta sozial
gisa ulertzen dugu arkitektura, eta gure ingurunea bizitzeko eta diseinatzeko moduari
buruzko pentsamendu kritikoa sustatzen dugu. Gure misioa da ezagutza sortzea, talentu
emergenteari laguntzea, eta euskal arkitekturak nazioarteko testuinguruan duen zeregina
nabarmentzea.
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak arkitekturaren kultura sustatzeko hartua duen konpromisoaren parte da Euskadiko Arkitektura Institutua. Donostiako Santa Teresa komentuan dugun egoitzatik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuarekin dugun lankidetzari esker, arkitektura hurbiltzen diegu herritarrei, erakusketa, tailer, hitzaldi eta argitalpenen bidez.
Euskadiko Arkitektura Institutua arkitektura sustatu eta zabaltzeko sailak duen ekimenetako bat da. Konpromiso hori irmotzen duten ekintzetako batzuk honako hauek dira:
● Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala, Mugak/: Erreferentziazko topaketa da arkitektura eta hirigintza ardatz dituen debatea garatzeko. Euskadiko Arkitektura Institutua da Bienalaren egoitza, eta bertan hartzen du erakusketa nagusia edizio bakoitzean.
● Etxebizitza Kolektiboaren Europako Saria: Etxebizitza kolektiboko proiektuen bikaintasuna aitortzen duen nazioarteko saria da, Euskadiko Arkitektura Institutuak antolatua, ARC en Rêve arkitektura-zentroarekin lankidetzan.
● Peña Ganchegui Saria Euskal Arkitektura Gazteari: Talentu emergentea ikusarazteko plataforma da, Peña Ganchegui Artxiboarekin lankidetzan antolatua. Honek erakusketa-gune propioa du Euskadiko Arkitektura Institutuan.