X86-64
| X86-64 | |
|---|---|
| x86a eta zirkuitu elektronikoa | |
| Ezaugarriak | |
| Instrukzio multzoa | x86-64 |
x86-64 (x64, x86_64 edo AMD64 izenez ere ezaguna) x86 instrukzio-multzoaren 64 biteko bertsioa da. Bere aurrekoek baino memoria birtual eta memoria fisiko askoz handiagoa onartzen du, programei datu kopuru handiak memorian gordetzeko aukera emanez. x86-64 arkitekturak 64 biteko erregistro orokorrak eta beste hobekuntza asko eskaintzen ditu. Zehaztapena AMD enpresak sortu zuen, eta AMD, Intel, VIA eta beste batzuek inplementatu dute. Guztiz atzerako bateragarria da 16 eta 32 biteko x86 kodearekin.[1]
16 eta 32 biteko x86 instrukzio-multzo osoa hardwarean inplementatuta dagoenez, inolako emulaziorik gabe, lehendik dauden x86 exekutagarriak abiadura edo bateragarritasun galera gabe exekuta daitezke.[2]
Ikuspegi orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkitektura hau AMD-k garatu zuen jatorriz, x86 arkitekturan oinarrituta, eta AMD64 izenarekin inplementatu zen. Instrukzio-multzo hau onartzen zuen lehen prozesadorea (pertsonaletarako) Opteron izan zen, 2003ko apirilean merkaturatua.
Intel enpresak arkitektura bateragarri bat garatu zuen Intel 64 (lehen EM64T) izenarekin, Pentium 4 eta ondorengo mikroprozesadoreetan erabilia.
Arkitekturaren deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AMD x86-64 instrukzio-multzoa 32 biteko x86 arkitekturaren hedapen zuzena da, 64 bitetara eramana. Aldaketa nagusietako batzuk hauek dira:
- Erregistro berriak. Helburu orokorreko erregistro kopurua 8tik 16ra igo da, eta tamaina 32 bitetik 64 bitera handitu da.
- Helbide-espazio handiagoa. 64 biteko arkitekturari esker, 16 exabyte memoria arte helbideratu daitezke.
- NX bit. Segurtasuna hobetzeko funtzioa, sistema eragileari datu-eremuetan kodea exekutatzea galarazten diona.