Edukira joan

Nroff

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nroffa ("new roff" edo "roff berria" hitzaren laburdura) Joe Ossanak idatzitako Unixeko testuak formateatzeko programa bat da, inprimagailuen eta terminaletako leihoen formaturako irteera egokia ematen duena. UNIXen laguntza-sistemaren zati integrala da, eta Unixen eskuliburuko orriak formateatzeko erabiltzen da, azken aurkezpenerako.

CTSSrako RUNOFF programaren ondorengoa da, testuak formateatzeko lehen programa konputarizatuaren ondorengoa, eta Unixen dokumentuak prozesatzeko troff sistemaren aitzindari zuzena da.

Inplementazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minix sistema eragileak, besteak beste, Vic Abell-en cawf izeneko nroff klon bat erabiltzen du, awf-ean oinarritua, Henry Spencerrek awk-en diseinatutako Izugarri bideragarria den formateatzailea (Amazingly Workable Formatter). Horiek ez dira nroff/troff-en sartutako erremintentzako ordezkapen osoak, baina nahikoa dira oinarrizko dokumentuak eta eskuliburuko orriak erakusteko eta inprimatzeko.

Ratfor-en nroff-en bertsio sinplifikatu bat ere eskuragarri dago, Brian Kernighan eta P.J. Plauger-ren Software Tools liburuaren adibide gisa.