Loeb Classical Library
| Loeb Classical Library | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Izenburua | Loeb Classical Library |
| Ekoizpen lekua | Cambridge |
| Argitaletxea | Harvard University Press |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | ingelesa, latina eta antzinako greziera |
Loeb Classical Library (euskaraz: «Loeb liburutegi klasikoa») klasiko greko eta latindarren bilduma bat da, 1911n James Loeb[1] (1867-1933) bankari estatubatuarrak eta Heinemann argitaletxeek sortua, eta gaur egun Harvard University Press argitaratzen duena. Ahalegin horren helburua zen argitalpen elebidun bat publiko egitea ingelez hiztunen esku (greko-ingelesa edo latin-ingelesa), prezio merkean, liburuen tamaina txikiari esker. Ordura arte klasikoen edizioak salbuespen bakanak ziren, dela ingelesez, dela jatorrizko hizkuntzan.
Bilduma erreferntziala da mundu klasikoaren ezagutzan, eta ingelez hiztunak ez diren herrialdetako unibertsitateetan ere erabitlzen dira bere kalitate altuagatik.[2]
Bildumaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran inbertsio handia egin bazuen ere, Loebek zailtasunak izan zituen editore bat konbentzitzeko bere 1911ko proiektuan lagun ziezaion, azkenean William Heinemann ados egon zen arte. Harvardeko unibertsitatean hizkuntza klasikoen ikasle izandakoa, Loebek, bere adiskidei esker, T. E. Paye, W. H. D. Rouse eta Edward Capps-ek osatutako batzorde zientifikoa osatu ahal izan zuen. Gainera, Harvardek edizioa babestea onartu zuen. Lehen urtean, hogei liburu argitaratu ziren, Britainia Handian McMillan argitaletxearen bidez inprimatuak, nahiz eta argitaletxe horrek aurretik proiektuan parte hartzeari uko egin izan zion. Ordutik liburuak Atlantikoaren bi aldeetan inprimatu ziren aldi berean. Unibertsitateak 1911n Harvard University Press agentziari eman zion bildumaren banaketaren monopolioa Estatu Batuetan, eta Heinemanni Europan.
Loeb 1933an hil zen, bilduman 200 titulu baino gehiago zeudenean, eta 300.000 dolar titulu berriak argitaratzen jarraitzeko. Harvardeko Unibertsitateko elkarte batek, The Loeb Classical Library Foundationek, kudeatzen du ondare hori, eta ikerketa filologikoa eta katalogoaren eguneratzea diruz laguntzen jarraitzen du. Finantza-zailtasunak Bigarren Mundu Gerran iritsi ziren lehen aldiz, Estatu Batuetan eta Britainia Handian lehengaien murrizketa masiboak izan zirelako. Gerraren ondoren, salmenten beherakadak eta erredakzio-kontseiluko kideen erretiroak edo heriotzak titulu berrien argitalpena geldiarazi zuten neurri handi batean. 1973an, Harvard University Press-eko zuzendari komertzial berriak katalogoa, bolumenen aurkezpena eta banaketa-politika erabat berrikustea erabaki zuen, eta horrek bilduma salbatu zuen. Beste mehatxu bat agertu zen proiektuan, 1988ko amaieran, Heinemann argitaletxeak erretiratzea erabaki zuenean, kudeaketa-liburuak argitaratzera bakarrik dedikatzeko.
1989az geroztik, bilduma Harvard University Pressek bakarrik argitaratzen du. Unibertsitateko hogei kidek osatutako erredakzio-kontseilu berria osatu zen, eta bilduma eguneratzeko lehentasun berriak ezarri ziren:
- Zenbait autore berri editatzea.
- XX. mendearen lehen erdiko itzulpenak berridaztea, ingelesaren bilakaerara egokitzeko (Euripidesen antzerkian, adibidez).
- Testua eta itzulpenak zati batean berrikustea.
- Grekozko testuan erabilitako tipoak aldatzea.
Bilduma gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Loeb Classical Library bildumaren 500. titulua argitaratu zuen 2006an. Bilduma elebidun merkeenetakoa da hau, Italian izan ezik, eta ez du aurkaririk ingelesez. Ingelesezko testuaren zatirik handiena berrikusi egin behar izan zen, hemeretzigarren mendeko eta . mende hasierako ingelesa barregarri samarra iruditu baitzitzaien ikasleei. Bestalde, lizuntzat hartutako pasarteak maiz zentsuratu zituzten hainbat metodoren bidez.
Liburuak online bilatu eta irakur daitezke LOEB CLASSICAL LIBRARY web apliakzioaren bidez.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Our History» Loeb classical library.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Loeb Classical Library: nuevo recurso disponible» Cadizko Unibertsitateko liburutegia (kontsulta data: 2026-06-08).
- ↑ (Ingelesez) «Home» Loeb Classical Library (kontsulta data: 2026-06-08).