Edukira joan

Barbara Chase-Riboud

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barbara Chase-Riboud

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBarbara Dewayne
JaiotzaFiladelfia, 1939ko ekainaren 26a (87 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Frantzia
BizilekuaParis
Erroma
Capri
Londres
Filadelfia
Talde etnikoaafro-estatubatuarra
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Marc Riboud  (1961 -
Hezkuntza
HeziketaThe University of the Arts (en) Itzuli
American Academy in Rome
Philadelphia High School for Girls (en) Itzuli
Tyler School of Art (en) Itzuli 1956) Arte Ederren gradu
Yale School of Architecture (en) Itzuli 1960) Master of Fine Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Josef Albers
Louis Kahn
Jarduerak
Jarduerakidazlea, olerkaria, eskultorea, eleberrigilea, marrazkilaria, margolaria eta arte-historialaria
Jasotako sariak
KidetzaAlpha Kappa Alpha
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
MugimenduaBlack Arts Movement (en) Itzuli
Izengoitia(k)Chase, Barbara eta Riboud, Mrs. Marc
Genero artistikoaarte abstraktua
fikzioa

    Barbara Chase-Riboud (Filadelfia,1939ko uztailaren 26a) estatubatuar artista bisuala, eskultorea, eleberrigilea eta olerkaria da.

    Chase-Riboudek, eskultore eta poetisa gisa ospea lortu ondoren, Sally Hemings (1979) eleberriarengatik aitorpen zabala jaso zuen, Janet Heidinger Kafka saria irabazi zuen Fikzioan, eta nazioartean arrakastatsu bilakatu zen.

    Hezkuntza eta lehen urteak

    [aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Barbara Chase Filadelfian (Pennsylvania) jaio zen, Vivian May Chase histologiako teknikariaren eta Charles Edward Chase kontratistaren alaba bakarra. Chasek talentu goiztiarra erakutsi zuen arteetarako eta Fleisher Art Memorial eskolan hasi zen zortzi urte zituela. Eskolatik bota zuten, "Autumn Leaves" poema plagiatu izana leporatu ziotelako, baina erratu egin ziren. Philadelphia High School for Girls eskolan aritu zen 1948tik 1952ra, eta kalifikazio akademikoa cum laude lortu zuen. Gero, Filadelfiako Arteen Unibertsitatean jarraitu zuen prestakuntza.

    1956an Chase Tyler School-eko Arte Ederretan graduatu zen Temple-ko Unibertsitatean. Urte hartan bertan, Chasek John Hay Whitney beka bat lortu zuen Erromako Akademia Amerikarrean 12 hilabetez ikasteko. Han sortu zituen brontzezko lehen eskulturak, eta bere lana erakutsi zuen. Denbora horretan, Egiptora bidaiatu zuen, eta arte ez-europarra ezagutu zuen. 1960an, Chasek Arte Ederretako Masterra osatu zuen Yaleko Unibertsitateko Diseinu eta Arkitektura Unibertsitate Eskolan. Yale Unibertsitateko Arte Ederretako Masterra jaso zuen lehen emakume afroamerikarra izan zen.[1] Ikasketak amaitu ondoren, Chasek Estatu Batuak utzi zituen Londresera, eta geroago Parisera joateko.

    Chase-Riboud poeta, eskultore eta nobelagile ezaguna da. Arte eremu ugari landu ditu bere ibilbide luzean.

    Ikusizko arteak

    [aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Tenpleko Unibertsitateko Tyler Arte Eskolan, Chasek Boris Blairekin ikasi zuen eta eskultura, pintura, diseinu grafikoa, grabatua, kolorearen teoria eta zaharberritzearen arloetan heziketa jaso zuen. Marrazketa anatomikoa ere ikasi zuen Templeko Unibertsitateko Medikuntza Eskolan.

    Chase-Riboud-en eskultura abstraktu modernoek, askotan, metal iraunkorrak eta zurrunak, brontzea eta aluminioa kasu, elementu bigunagoekin, zetazkoak edo beste ehun-material batzuekin konbinatzen zituen. Argizari galduzkoaren metodoa erabiltzen zuen.

    Lehen bakarkako erakusketa Galleria L'Obelisco-n jarri zuen, Italiako Spoleto Festival of Two Worlds-en, 1957an. Europan egin zuen lehen museo-erakusketa MOMA Parisen izan zen, 1961ean.

    Bere lehen lan publikoa 1960an osatu zuen Wheaton Plazarako Marylandeko Wheatonen. Iturri hori aluminio pultsatuz eta forma abstraktuez, soinuz eta argi efektuez egina zegoen.

    Chase-Riboud eta Betye Saar izan ziren Estatu Batuetako Artearen Whitney Museoan erakusten lehen emakume afroamerikarrak, Faith Ringgoldek antolatutako protesten ostean. Bere The Ultimate Ground pieza Amerikar Eskultura Garaikidea erakusketan erakutsi zen.

    1971n, Chase-Riboud, beste artista garaikide batzuekin batera, Five-n agertu zen, artista afroamerikarrei buruzko dokumental batean.

    1996an, Chase-Riboud Lower Manhattaneko Afrikar Hilerria Monumentu Nazionalean obra egiteko aukeratutako artisten artean zegoen. Bere brontzezko monumentua, Africa Rising, Ted Weiss Federal Building eraikinean instalatu zen 1998an.

    Bere lana bilduma eta museo garrantzitsuetan dago, hala nola, New Yorkeko Arte Museo Metropolitanoan eta Arte Modernoko Museoan; Pompidou Zentroan, Parisen; Geigy Fundazioan, New Yorken; eta Los Angeleseko Lannan Fundazioan.

    Literatur ibilbidea

    [aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Chase-Riboudek hainbat aintzatezpen jaso izan ditu bere literatur lanengatik, tartean Carl Sandburg poesia saria eta Women's Caucus for Art saria. 1996an Frantziako gobernuarengandik Ordre des Arts et des Lettres jaso zuen.[2][3] Chase-Riboudek nazioarteko ospea eskuratu zuen bere lehen eleberria argitaratuta, Sally Hemings (1979). Eleberri horrek Sally Hemings esklabo beltzaren historia kontatzen du, Thomas Jefferson AEBko presidentearen esklaboa izan zena. Liburuak Janet Heidinger Kafka saria jaso zuen, emakume estatubatuar batek idatzitako eleberri onenari.[4]

    Idazle gisa poesiarekin hasi zen, Toni Morrisonek argitaratutako Memphis & Pekín (1974) izan zen bere lehen lana. Geroago bilduma berriagoak argitaratu zituen, Portrait of a Nude Woman as Cleopatra (1987), eta Everytime a Knot is Undone, a God is Released (2014).

    Hurrengo eleberrietan ere jarraitu zuen Afrikako pertsonen esklabotzari eta esplotazioari buruzko gaiak jorratzen. Horrela, Valide: A Novel of the Harem (1986) nobelan Otomandar Inperioan esklabotza landu zuen. Echo of Lions (1989) 1839an La Amistad itsasontzian izandako esklaboen matxinada historikoari buruzkoa da. La Venus Hotentote-k (2003) Sarah Baartmanen bizitza aztertzen du. Sarah Baartman Khoikhoi emakume bat zen, eta XIX. mendeko Europan erakutsi zuten biluzik freak show-etan.

    1994an, The President's Daughter argitaratu zuen, Sally Hemingsen historia jarraitzen zuen lana, bere alabaren bizitza kontatzean.[5]

    Chase-Ribouden lehen poesia lana, From Memphis & Peking (1974), Toni Morrisonek argitaratu zuen eta kritika aldetik arrakasta handia lortu zuen. Bere poesia liburuak, Portrait of a Nude Woman as Cleopatra, (1987), Carl Sandburg Saria jaso zuen 1988an. 1994an, Chase-Riboudek Roman Egyptien argitaratu zuen, frantsesez idatzia. 2014an, Everytime a Knot is Undone, a God is Released: Collected and New Poems 1974–2011 argitaratu zuen.

    Hautatutako lanak

    [aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Eskulturak

    • Last Supper (1958)
    • Bullfighter (1958)
    • Malcolm X (1970)
    • Why Did We Leave Zanibar (1971)[6]
    • Confession for Myself (1973)
    • Cleopatra'sCape (1973)
    • Afrika Rising (1998)
    • Mao's Organ (2008)

    Erreferentziak

    [aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Kanpo estekak

    [aldatu | aldatu iturburu kodea]