Anna Bessonova
| Anna Bessonova | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kiev, 1984ko uztailaren 29a (41 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Aita | Volodymyr Bezsonov |
| Ama | Viktoria Bessonova |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ukrainera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | gimnasta erritmikoa |
| Entrenatzailea | Irina Deriugina (en) |
| Pisua | 49 kilogramo |
| Altuera | 174 zentimetro |
| Jasotako sariak | |
Anna Bessonova (ukraineraz: Ганна Володимирівна Безсонова / Hanna Volodymyrivna Bezsonova; errusieraz: Анна Владимировна Бессонова / Anna Vladimirovna Bessonova; Kiev, Ukraina, 1984ko uztailaren 29a)[1] Ukrainako gimnasta erritmiko ohia da. 2007an, munduko txapelduna izan zen banakako lehiaketa orokorrean.[2][3][4]
Gimnasta ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999 urtean, Bessonova Ukrainako taldeko gazteena izan zen Osakako Munduko Txapelketan, baina halako inpresio ona egin zuen, non gimnasia espezialistek berehala idatzi zuten goi-mailako gimnasta izango zela. 2001 urtean, Madrilgo Munduko Txapelketan, Alina Kabaevak eta bere taldekidea zen Irina Txastxinak, hasiera batean sailkapen orokorrean urrea eta zilarra irabazi zutenak, debekatutako diuretiko batean (furosemida) positibo eman zuten eta dominak kendu zizkieten. Horrela, Tamara Yerofeeva ukrainarrak, urrea jaso zuen eta Simona Peycheva bulgariarrak brontzea.

2002 urtean, Bessonova denbora labur batean Ukraina taldearekin lehiatu zen. Berarekin 5 zintatan urrezko domina irabazi zuen New Orleanseko Mundialean. 2002 urteko Munduko Txapelketako finalean nagusi izan zen Alemaniako Stuttgarten, azaroan, lehen postua lortu baitzuen uztaian, sokan eta mazetan.
2003 urtean, Bessonovak 19 urte zituenean, Ukrainako selekzioko liderra izan zen. Budapesten, munduko bi titulu irabazi zituen - uztai bukaerako ekitaldian Alina Kabaeva gaindituta eta mazen finalean, non Irina Txastxina ere gainditu zuen. Bessonova titulu osotik oso gertu zegoen, baina zilarrezko domina lortu zuen Alina Kabaevaren atzetik, bere pilota errutinan izandako eroriko baten ondoren. 2003 urtean, Europako Txapelketan ere urrezko hiru domina irabazi zituen - uztaian, mazetan eta zintan. Lau finaletatik hiru irabazi zituen 2003 urteko Grand Prix txapelketan, jaioterrian, Kieven.
2008 urtean, Bessonovak urre guztiak irabazi zituen Deriugina Kopan (Kieveko Munduko Kopa) eta Miss Valentine txapelketan, baita all-aroundeko zilarrezko domina ere Turingo Europako Txapelketetan, Evgenia Kanaeva izar errusiarraren atzetik. 2008 urteko Munduko Kopan, Bessonovak 15 domina metatu zituen. Urtea brontzezko domina batekin bukatu zuen 2008ko Beijingeko Udako Olinpiar Jokoetako all-around finalean, Inna Zhokova bielorrusiarraren (zilarra) eta Evgenia Kanaeva errusiarraren (urrea) atzetik.
2009 urtean, Bessonova all-around-ean kokatu zen Kieveko Munduko Kopan eta Deriugina Kopan, eta brontzea ere lortu zuen Munduko eta Europako bi Txapelketetan. 2009 urteko Universiadan lehiatu zen, Belgraden, eta zilarrezko lau domina irabazi zituen Kanaevaren atzetik. Azkenean, Bessonovak 2010 urtean bukatu zuen bere ibilbidea, Kieveko Deriugina Kopan.
2007 urtean, Bessonova Grand Prixeko eta Munduko Kopako serie batean lehiatu zen. Urte horretan, Evgenia Kanaeva errusiar gimnasta berriaren etorrerarekin, Bessonovarentzat erronka berri baten hasiera ere markatu zuen. 2007 urteko Corbeil-Essonneseko Munduko Kopan, zilarrezko domina irabazi zuen Kanaevaren atzetik. 2007 urteko Udako Unibertsitatean urrezko domina guztiak irabazi zituen, beste errusiarrak, Vera Sessina eta Olga Kapranova, gaindituz. 2007 urteko Greziako Patras Munduko Txapelketan munduko txapeldun bilakatu zen, finalean urrezko domina all-aroundak irabazita, Sessina eta Kapranova garaituta.
2004 urtean, Bessonovak zilarrezko domina irabazi zuen all-around finalean, 2004 urteko Europako Txapelketetan. Bere debut olinpikoa egin zuen eta brontzea lortu zuen final nagusian Atenasen, guztira 106.700 puntu lortuta (zinta: 26.725, mazak: 26.950, pilota: 26.525 eta uztaia: 26.500) errusiarren, Irina Chashchinaren (zilarra) eta Alina Kabaevaren (urrea) atzetik.
2005 urtean, zilarrezko domina lortu zuen, sei aldiz 2005 urteko Munduko Txapelketan - all-around finalean, sokan, pilotan, mazetan eta zintako finalean. Urrezko lau domina hartu zituen 2005 urteko Esmirnako Universiadan, all-around-a, soka, pilota eta mazak irabazi zituen. 2006ko Europako Txapelketetan brontzezko domina lortu zuen zuen all-aroundean.
2013 urtean, Bessonovak hitzaldi labur bat egin zuen 2013 urteko Munduko Txapelketen inaugurazio-ekitaldian, Kieven (Ukraina).
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bessonova Vladimir Bessonov Kieveko Dinamo futbol taldeko jokalariaren eta Viktoria Serihk, taldeko gimnasia erritmikoan bi aldiz txapelduna izandakoaren munduko txapeldunaren alaba zaharrena da. Amak baleta egitea nahiago bazuen ere, Annak gimnasia erritmikoa egitea aukeratu zuen. Albinak eta Irina Deriúguinak (1977 eta 1979ko munduko txapelduna) entrenatu zuten, ama eta alaba, hurrenez hurren, Kieveko Deriúguina eskola ezagunean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Anna Bessonova. .
- ↑ (Gaztelaniaz) ANNA BESSONOVA, EXGIMNASTA DE RÍTMICA UCRANIANA: «LUCHAR CONTRA LAS RUSAS ME HIZO MÁS FUERTE». (kontsulta data: 2025-05-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «ANNA BESSONOVA BIOGRAFíA - INFANCIA, LOGROS DE VIDA Y CRONOLOGíA - DEPORTISTAS» es.celeb-true.com (kontsulta data: 2025-05-06).
- ↑ (Ingelesez) «Who is Anna Bessonova? Everything You Need to Know» www.thefamouspeople.com (kontsulta data: 2025-05-06).