Literatura solasaldiak egin dituzte Arantzan eta Lesakan

Ttipi-Ttapa api 23, 16:30

Atzo arratsaldean literatura hitzorduak izan zituzten Arantzan eta Lesakan Literatura Geraldiak zikloaren barrenean. Itxaso Martin idazlea Arantzako liburutegian izan zen 'Puntobobo' liburua aurkezten. Lesakan, berriz, Danele Sarriugarte idazlea izan zen 'Beste zerbait' liburuaz solasean.

Ines Bengoa ipuin kontalaria izanen dute ortziralean Lesakako liburutegian

Ttipi-Ttapa api 23, 16:00 Bortziriak   Lesaka

Lesakako liburutegia Harriondoa kultur etxera eraman zela hamar urte bete direla eta urte osoan antolatutako ekitaldien barrenean, hilaren 24an, Ines Bengoa ipuin kontalaria izanen dute, herri ipuinez osatutako Sar dadila kalabazan ipuin saioarekin. Lau urtetik goitiko haurrei zuzendutako saioa, ortziralean 18:00etan hasiko da Lesakako liburutegian.

Lesakako liburutegia, Bortziriak Lesaka
Berako Kultur Etxea, Bera
Doneztebeko Zinema, Malerreka Doneztebe